Ohiko galderakOhikoenak diren zalantzak argitzen ditugu

  • Alta-kostuan sartzen da: Talaiako langileria zure etxera joan eta behar diren osagai guztien instalazioa egitea. Honela, etxean jarriko dizugun erruterraren bitartez, Interneten nabigatu ahal izango duzu. Eta, kasu guztietan, WIFIren bitartez zein erruterraren eta ordenagailuaren arteko kable baten bitartez konektatu ahal izango zara.

    Zerorrek kontratatutako zerbitzuaren araberakoa izango da instalazio zehatza. WIFI bitarteko loturan, hauxe litzateke: eraikinaren kanpoko aldean antena baten ezarpena, antenatik WIFIaren erruterra jarri nahi duzun lekurainoko kablearen hedapena eta konektatuko zaren erruterraren konfigurazioa.

    Esquema de una instalación de fibra.

    Zuntz bitarteko lotura kontratatu baduzu, gure langileek zuntz optikoa hedatuko dute kanpoko kutxatilatik eraikin barruko sarbide bateraino, eta, handik, WIFI erruterrarekiko lotura egingo da:

    Esquema de una instalación de fibra.

    Oroitu, altaren ordainketa 24 hilabetetan zatitu dezakezula, interesik gabe. Tarifak orrialdean gehiago jakin dezakezu.

  • Interneten bitartez, ahotsa datu bezala igortzeko sistema bat besterik ez da, eta betiko telefonotik bezala hitz egin daiteke. Zenbait abantaila ditu: lehenengoa, deien prezioa betiko telefonia baino askoz merkeagoa dela, batez ere, atzerrirako deietan. Gainera, deiak egin ditzakezu, ez bakarrik telefono fisiko batetik, zure ordenagailutik edo zure mugikorretik, Talaiaren lotura erabiliz, VoIP bitartez deitu dezakezu.

  • Behin erruterra jartzen dizugunean, honi lotzea besterik ez duzu behar nabigatu ahal izateko. Erruter-WIFI denez gero, horrentzako lotunea duen edozein gailu erabili ahal izango duzu: mugikorrak, eramangarriak, kamera, telebista, eta abar. Zure OPk (ordenagailu pertsonala) WIFI egokigailurik ez balu, edo hala nahi duzulako, konexio-malgu baten bitartez lotu ahal izango zinateke; hau informatika gaietarako edozein dendatan lortuko zenuke.

  • Bai, 24 hilabetetan zatikatu dezakezu altaren ordainketa, interesik gabe; baina, kasu horretan, gutxienez 24 hilabete horietan, harpidetza ez uztearen konpromisoa eskatuko dizugu. Honek dakar, lehenengo 2 urteetan zure hileroko kuota 12,50 € igoko dela, baina lasaiago ordaindu ahal izango duzu.

    Kontuan izan, 24 hilabete horiek bete aurretik harpidetza utzi nahi baduzu, altatik ordaintzeko falta den kopurua eskatuko dizugula.

  • Ez, ez dugu gurekin jarraitzeko konpromisorik eskatzen, baldin eta altaren kuota zatikatzen ez baduzu. Zatikaketa eskatuz gero, alta ordaintzeko beharko duzun 24 hilabeteetan, gure bezero izaten jarraitzea eskatzen dizugu; hau da horretara behartzen duen kasu bakarra. Horri buruzko informazio gehiago, orri honetan bertan daukazu.

  • Zuzenena, honako telefono honetara deituta 943 569 141 Halere, nahi baduzu, mezu bat bidal diezagukezu, Harremanetarako formularioa erabiliz.